XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PUNTUA ETA GAIA

AINHOA AGIRREAZALDEGI

Doinua: Triste bizi naiz eta.

Puntua:

Bukatzen ez den lana
dugu ikastea
bastantetan hargatik
larritu gaztea,
hobe kontu horiek
albora uztea,
ta bertsotan gaudenez
dena ahaztea.

Gaia: Udazkenean karrera bat hastera zoaz Unibertsitatean.

Gurasoek baldintza bat jarri dizute: urdarako hiru hilabeteetan lana egin behar duzula.

Doinua: Aita izena.

Hau esateko izana dute
biek nahikoa bertute
beste erara pentsa balute
nik askoz nahiago nuke.
Ikasi eta lan kontuekin,
asperturikan naukate,
horrelakorik beraiengandik
ez nun entzun orain arte,
igual dirua gero karrera
pagatzeko nahiko dute (bir).

Batzuetan iristen dira sariak...